XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AITA WATTHE,

lazarista,

Kang-Siko hego aldean Misionest denaren guthuna.

Ping-Lou deitzen den herriko nere lehen ikusaldian, egin zautaten ongiethorria, hain zen izatu laño eta khartsu, non gogoak ematen baitzautan, egiterat gindohazin misionea salbagarrienetarik izanen zela.

Hoin begi onez ikusten zaituzten, eta begitharte hoin lañoa erakusten dautzuten giristiñoak, ez daitezke chede hoberenez baizik betheak izan.

Nere ustekundea ez zabilan arras makhur.

Herritar guziak ezin, ezin hobeki jarraiki ziren prediku eta katichimetarat, beren artean izatu ninduten zortzi egunetan.

Herritar bakhar bat, Xavier, gizon idor eta atzarri bat, ez zen bilkhuretan aurkhitzen.

Artetarik bai, mezan eta goiz arratsetako othoitzetan ikusiko zinduen; bainan ez zuen nahi gurekilako bertze barnatasunik, misionea ez zuen nahi egin.

Eta hartan zagoen aspaldidanik. Askitto gogor beharriz, eta gibel beldurti, ez zuen nahi nereganat hurbildu.

Goiz batez halere, nahi izatu nuen mintzatu; nahi nioen ezagut-arazi garbiki bere eginbidea.

Behartu zitzautan ikustekotz haren gelaraino sarthu. Ikusi zuenean eskapurik ez zuela, itzuli zen niri buruz eta eskaini zautan alkhi bat, erranez kadirarik ez zuela, eta bera chutik egotu zen.

Gazte nintzen orduan, eta ez nuen den gutienik dudatzen, nahi nuen guziaren ardiesterat nindohala.

Hasi nintzaioen beraz erraten: